XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Auzmendi: EE gobernu berriak sortzeko giltzarria izango da

DONOSTIA

Martin Auzmendik, Eusko Jaurlaritzako Lan sailburuak, Euskadiko Ezkerra bere alderdia hurrengo hauteskundeen ostean gobernua osatzeko giltzarria izango dela adierazi zuen atzo Donostian egindako prentsaurreko batean.

Ekitaldian EEk Euskal Autonomi Elkarteko hiru herrialdetako diputatu nagusirako eta nafar gobernurako hautagaiak aurkeztu zituen.

Auzmendiren esanetan bere alderdiak gogor jokatuko du Maiatzaren 26an ospatuko diren hauteskundeetan, eta ezinbestekotzat jo zuen EE, Diputazio, Nafar Gobernu eta udaletxeetan gobernu egonkorra sortzeko orduan.

Lan sailburuaren ustez Euskadiko Ezkerra da euskal ezkerraren errefentzi bakarra.

Nafarroako Gobernurako lehen zerrendagaia, Ramon Arozarena, EAErekiko harremanak desblokeatzearen alde agertu zen, bi elkarteen arteko koordinaketa organuak sortzen.

Kontzertu ekonomiko berriak eta transferentziek sortutako erantzunkizunek garai berri bat hasten dutela adierazi zuen EEko hautagaiak.

Arozarena gobernu progresista bat eutsiko lukeen gehiengo parlamentari baten alde agertu zen, eskuindarrak Nafarroako agintetik botatzeko.

Horrez gain, Arabako Diputaziorako zerrendaburu den Victor Martinezek esan zuenez, zerbitzuak sortu behar dira herrialde guztian, jendeak Gasteizera emigratu ez dezan.

BIZKAIKO EGOERA EKONOMIKOA

Bizkaiko hautagaia, Jose Luis Lizundia, bere alderdia Bizkaiko Diputazioko gobernuan egongo dela ziurtzat jo zuen ere, herrialde honek pairatzen duen industri eta ekonomi gainbeheradaren aurka borrokatzeko.

Hiru Diputazioetarako EEren hautagaiak, eta Nafarroako lehendakarigaia.